1911-1912 – 2011-2012 Donostiako Txapelketaren Mendeurrena

1911 eta 1912an Donostian jokatu ziren xake txapelketa famatuak gogoratzeko eta beren mendeurrena ospatzeko txapelketa ikusgarria prestatzen ari gara, hori dela eta, txapelketa 2011 eta 2012 artean jokatuko da, gabonetan.

Momentuz, txapelketari buruzko 3 datu emango dizkizuegu aperitibo gisa:

  • Guztizko sari kopurua 100.000 €koa izango da.
  • Txapelketa kanporaketa sistema erabiliz jokatuko da, galtzaileentzat txapelketa paralelo bat eta Nazioarteko Txapelketa Ireki bat sortuz.
  • Txanda bakoitzean jokalari bakoitzak aldibereko bi partida jokatuko ditu, bata pieza zuriekin eta bestea beltzekin.

Horretarako hainbat pertsona eta elkarteren laguntza jasoko dugu, horien artean Gros Xake Taldearena, bere egoitzan jokatuko baita txapelketa 2011ko abenduaren 28a eta 2012ko urtarrilaren 5a artean.

Datozen asteotan argitaratuko dugu txapelketari buruzko informazio gehiago.